XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HOBEKITZEN DELA IDURITZEN ZAIO

Aintzinat doa ene lana.

Salmoen bigarren zatia dut bakarrik berritz finkatzekoa.

Otoi! Jaun Printzea, ez kexa ene osagarriaz: gorabeheren gatik ere, ez da funtsean hain txarra; eta ez naiz errexki lotsatzen diren hoitarik.

Badut esperantza, bururaino helduko garela.

Mendi-kaskorat heltzerat goazi; gero ez dugu jausteaz bertzerik izanen.

Printzeak Londresetik sistatu duke: Lehen bai lehen igorriko ditut salmoak, ez dadin inprimatzailea bazkarik gabe egon.

SENDATZEKO ZER EGIN?

Lau egun berantxago, artatzerat doa Duvoisin kapitaina: Nahi nuke ene errumatisma Labetzeko uretan ito.

Ondoko hastean, berritz, burua doi bat nahasia duela dio: Ur-mainuen gatik, segura ere.

Otsailaren 15-an, Bardotzetik: Aroa goxatzen ari du: dena ere on, urek utzi dauzkidaten oinazeen eztitzeko.

Eta Martxoan: Hemen airea biziegi da enetzat, gorputzean dabilkitan errumatisma hunekin.

Ez nau lan egitetik gibel-arazten; bainan burua laster unatzen zait eta ezongiak lana utz-arazten daut, berritz lotzeko haatik istan baten buruan.

Eginaren xuxentzeak ehunetan geiago akitzen nau eskuararatzeak baino; hasi orduko gogoa airatzen zait edo lokartzen: irakurriari ohartu ere gabe irakurtzen dut.

Burua halako itsas-burrumba batek dauka.

Jainkoak daki noiz bururatzen ahalko dutan berritz irakurtze hori, artetan eskuararatzeari piska bat lotuz.

Bardotzetik joanen da Abendoaren lehen egunetan; hori, lehen-lehenik bere haurren eskolatzearen gatik.

Otsailaren 19-an Bardotzen da berritz.

Harat-hunata eginen du beraz, bere lanari beti dagola.

Huna Jeremias eta Baruk profeten liburuak eskuararatuak; ez baitut sekulan holako lan dorperik egin...

Buruen buru hatsik ere hartu gabe...

Ene akidura!...

Egun osoak iragan ditut deusik ezin eginez; okaztatua nintzen: ez nezaken ere ene lana berritz irakur.

EZ DA AMOR EMAITEKOTAN

Apirilaren 9-an: Huna azken Profeta ttipiak eskuararatuak: Makabearren liburua hasterat noa.

Azken ukaldia: huntan aurdikia izanen da Jerusaleme zaharreko gaztelua.

Bai, bainan Testamendu Berri guzia itzultzekoa du oraino; eta ez zaizko hameka ilabete baizik gelditzen, eman hitza atxikitzeko.

(Beretik gero).